TKGUNE

Zer da TKGUNE?

LHko ikastetxeek osaturiko sareak, zure eskura jartzen dituen jakintza eta azpiegitura guztia deitzen da TKGUNE.

 

Zertarako?

 TKgunek bere zerbitzu bokazioa dela eta, ETE Industrialen errealitateari  egokitutako babes teknikoa, erremintak, froga-bankuak,.metodologiak, prestakuntza eta laguntza eskeintzen ditu, enpresa hauen behar eta arazoen ezagupen zuzenaren bidez, beraien lehiakortasuna handitzeko.

 

TKguneren eskaintza EAEko ETE guztiei zuzenduta dago.

 

Zergatik ?

Testuinguru ekonomikoan, herrialde eta eskualdeen berrikuntza gaitasunen eta giza-garapen eta garapen ekonomikoaren artean korrelazio positiboa dago.

 

Garai bateko arrakasta faktoreek (koste eta produkzio eraginkortasun abantailek) ez dute etorkizuneko arrakasta bermatzen. Berrikuntza sustatzea, jakintza sortzeko ahalmena indartzea eta azken hau balio handiagoko produktu eta zerbitzu bihurtzea izango dira lehiarako abantailen sorburua.

 

TKgune ETE lndustrialen Teknologia Transferentzia eta  Lehiakortasun eta Garapen Sare gisa sortzen da teknologiaren inplementazio eta hobekuntzarako, prestakuntza aurreratua eta zerbitzu teknikoak barneratzen dituen eskaintza espezializatu bat garatuz. I+G+b eremuko proiektuei balio erantsia ematen dien eta ETE-en prozesu eta produktu nagusien brrikuntza eta etengabeko hobekuntzarako dinamikak garatzen ditu, eta balio erantsi handia duten merkatu berrieatara sartzea ahalbidetuko  die.

 

TKgunen, EAEko Lanbide Heziketa Ikastetxe publiko zein kontzertatuek hartzen dute parte Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean.

 

TKgune bost alor estrategikotan egituratu da:

Fabrikazioa, Automatizazioa, Automozioa, Energia eta Sormen Industriak.

Informazio gehiago lortzeko sakatu hemen