Ebakuazio Simulakroa

NOIZ egingo da Ebakuazio Simulazioa?

Urtean behin gutxienez.

ZELAN adieraziko da?

Adarrak 3 aldiz joaz.
Ebakuazio-simulazio egin aurretik zer egin behar da? Tutoreek egun hori baino lehenago ebakuazioa egiteko oinarrizko gidaren fotokopia banatu (tutorearen karpetan dago) ikasleei eta azaldu zer egin behar den.

ZER egin behar du bakoitzak?

IRAKASLERIA Uneko ikasleen taldearekin batera gelatik irten beharko da, ateak eta leihoak itxita utzi dituela egiaztatu ondoren. Horma kontratik joan pasabide eta eskaileretan, erdiko patioraino. Bertan irakasleak zerrenda pasatuko du ikasle guztiak dauden jakiteko, eta zuzendaritzakoei berri emango die guztiak dauden ala ez jakiteko.

IKASLERIA
Uneko irakaslearekin batera gelatik irten beharko da. Horma kontratik joan pasabide eta eskaileretan, erdiko patioraino. Bertan itxaron, irakasleak zerrenda pasatu arte ikasle guztiak dauden jakiteko.

ZAINTZAKOAK
Bazter guztiak ebakuatu direla egiaztatu ( komunak, ikasgelak, laborategiak eta tailerrak, liburutegia, mintegiak, egongelak, gimnasioa, etab.)

ZUZENDARITZAKOAK
Talde guztiak ebakuatu direla egiaztatu.

 

EBAKUAZIOA EGITEKO OINARRIZKO GIDA

IKASLEAK EGITEKOAK

  • - Utziozu egiten ari zarenari.
  • - Bete itzazu irakaslearen aginduak.
  • - Zaude lasai, ez egin korrikarik.
  • - Lagun ezazu ebakuazioan
  • - Lagun iezaiezu behar dutenei.
  • - Ez ezazu igogailurik erabili.
  • - Pasabide eta eskaileretan, zoaz horma kontratik (erdiko bidea libre utzi).
  • - Ez ezazu inor bultzatu eta ez ezazu pilaketarik sortu.
  • - Ez zaitez gelara bueltatu.


IRAKASLEAK EGITEKOAK

  • - Ikasgaia amaitutzat eman.
  • - Ikasleak ikasgela husteko premiaz ohartarazi.
  • - Jarraitu beharreko ebakuazio bideak eta kanpoko bilgunea azaldu.
  • - Ateak eta leihoak itxita daudela egiaztatu.
  • - Ikasgelan inor ez dela gelditzen egiaztatu.
  • - Kanpoko bilgunean inor falta ez dela egiaztatu.


ZAINTZAKO IRAKASLEAK EGITEKOAK

  • - Zuzendaritzako esanak bete.
  • - Bere solairuko irakasleei egoeraren berri eman.
  • - Irteera hasteko agindua eman.
  • - Ebakuazio bideak, irteerak, etab oztoporik gabe eta irekita izateaz arduratu.
  • - Agindu guztiak betetzen direla egiaztatu.
  • - Izuari eta histeriari aurre egin.
  • - Bazter guztiak ebakuatu direla egiaztatu ( komunak, ikasgelak, laborategiak eta tailerrak, liburutegia, mintegiak, egongelak, gimnasioa, etab.)


ZUZENDARITZAK EGITEKOAK

  • - Gertakaria egiaztatu.
  • - SOS DEIAK 112 telefonora deitu.
  • - Larrialdietarako plana aktibatu.
  • - Iharduteko azalpenak eman (ebakuazioa, etab.).
  • - Larrialdietarako zerbitzuen zain egon.
  • - Gertakaria amaitzen denean, SOS DEIAK 112 telefonora deituz jakinarazi.