Zikloetarako Sarrera Proba

ZIKLOETARAKO SARRERA PROBAREN PRESTAKUNTZA

Ikasturtero, Hezkuntza Sailak heziketa zikloetara sartzeko probak antolatzen ditu, zuzenean sartzeko titulazio minimoa ez dutenentzat. Sarbide probak honek derrigorrez gainditu behar diren hainbat proga ditu eta horregatik ondo prestatu behar dira. Proba hauek ekainean izaten dira.

 

SARRERA PROBARA AURKEZTEKO BALDINTZAK

Ondorengo bietako baldintza bat betetzea:

* 19 urteko adina proba ospatzen den urtean (abenduak 31 baino lehen).
* 18 urteko adina proba ospatzen den urtean (abenduak 31 baino lehen), atal berdineko (Zerbitzuak, Industria edo Zientziak/Osasuna) erdi-mailako tituluren bat izanez gero.

 

SALBUESPENAK

1.- Ziurtagiri akademiko egokiaren bitartez, 25etik gorakoek unibertsitatera sartzeko proba osorik gainditu dutela kreditatzen dutenek, goi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko proba osoaren salbuestea eska dezakete.

2.- Egin nahi dituzten lanbide-ikasketekin arlo berdinean lan-esperientzia, gutxienez urte batekoa, kreditatzen dutenek, sartzeko probaren parte espezifikotik salbuestea eska dezakete. Lan-esperientzia egiaztatzeko honako agiri hauek aurkeztu beharko dira.

     a. Enpresaren ziurtagiria: kontratuaren iraupena, egindako lana eta orduen kopurua agertu beharko dira.

     b. Gizarte segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo afiliatua egon den lan-mutualitatearen ziurtagiria: enpresa eta kontratazio-aldia agertu beharko dira.

3.- Tituluaren fotokopia konpultsatuaren edo tasak ordaindu izana egiaztatzeko agiriaren bitartez, egin nahi dituzten ikasketen atal berdineko (Zerbitzuak, Industria edo Zientziak/Osasuna) erdi mailako teknikari titulua badutela egiaztatzen dutenek parte espezifikoa egitetik salbuestea eska dezakete.

 

PRESTAKUNTZAREN EGUTEGIA ETA ORDUTEGIA

Ordutegia: Arratsaldeko 17etatik 20etara.

Egutegia: 2012/10/01an hasi eta 2013/05/30ean amaitu.

 

ARDURADUNA ETA KONTAKTUA

Sarbide probaren arduraduna: Jon Odiaga

kontaktuaren e-maila: ezarautua@iurreta-institutua.net