Politika

 
IURRETA GLHB Institutuak kalitatea aukeratu du bere kudeaketarako funtsezko alderdia bezala, erreferenteak diren sistema hauetan oinarrituta:
  • Prozesu bidezko Kudeaketa Sistema (PKS)
  • ISO 9001 Araua (kalitatea segurtatzeko sistema)
 

Azken bi hauez gain, arauzko eta legezko betekizunak betetzera konprometitzen da.

Horretarako, gure Zentroa jarraibide hauekin identifikatzen da:

  • Ahal dugun neurrian, arlo guztietan etengabe hobetzen joatearekin, besteak beste, maizero prozesuak aztertuz, neurtuz eta berrikusiz.
  • Interes-taldeen beharrak eta itxaropenak asetzen saiatu, neurtu eta aztertzearekin.
  • Gure prozesuak eta proiektuak erakundearen xedearekin, irudipenarekin eta estrategiekin lotzearekin.
  • Ebidentzietan, datuetan eta talde-lanean oinarritzearekin.