Barne Arautegia

1. Ikasleen eskubideak eta betebeharrak

2. Puntualitatea

3. Ikastetxeko instalazioen barne ordena

4. Ikastetxeko instalazioen zaintza

5. Zaintzak

6. Ikasleen hutsegiteak

7. Arau-hausteak


1. IKASLEEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK.

1.1 ESKUBIDEAK

 

1.1.1. Euren nortasunaren garapen osoa emango dien heziketa bat hartzekoa.

1.1.2. Ebaluaziorako zein irizpide egongo den eta ikasturte bakoitzean gainditu beharreko gutxienezko helburuak ezagutzekoa.

1.1.3. Kalifikazioei buruzko argibideak eskatzekoa.

1.1.4. Euren kontzientzi askatasuna eta ideologia, etika eta moral uste sendoak errespeta dakizkiela eskatzekoa.

1.1.5. Euren ihardun akademikoa ziurtasun eta higiene baldintza egokietan garatuko dena.

1.1.6. Euren informazio pertsonala isilean eta ezkutuan gordea izan dadila.

1.1.7. Eskola bokazioa eta lanbide orientazioa hartzekoa.

1.1.8. Ikastetxeen funtzionamenduan eta Organo Gorenean (Eskola Kontseiluan) parte hartzekoa. Eta Organo horretako euren ordezkariengandik informazioa jasotzekoa.

1.1.9. Adierazpen askatasunerako eskubidea.

1.1.10. Greba egitekoa.

1.1.11. Matrikulan aldaketak egitekoa.

 

ERREKLAMAZIOA: Eskubide hauek bermatu ahal izateko, edozein ikaslek, bere kabuz, edo edozein Delegatuk, taldearen izenean, tutorearengana eta beharrezkoa izanez gero ikastetxeko zuzendaritzara joko du bere kexak, proposamenak edo erreklamazioak adierazteko, horretarako jarrita dagoen buzoia erabiliz.

 

1.2 BETEBEHARRAK

 

Ikasleen betebehar azpimarragarrienak:

1.2.1 Eskola Elkarteko kide guztien kontzientzia-libertatea, duintasuna eta integritatea errespetatzea.

1.2.2 Jaiotza, arraza, sexua, ideologia, hizkuntza, kultura, erlijioa edo beste edozein zirkunstantzia pertsonal edo sozial dela bide, eskola-elkarteko kiderik ez bereiztea.

1.2.3 Ikastetxeko antolakuntzarako eta funtzionamendurako araudia edo barne ihardunbiderako araudia betetzea.

1.2.4 Ikastetxeko ondasun higigaitzak eta instalazioak errespetatzea eta zuzenki erabiltzea.

1.2.5 Ikastetxeko irakaskuntzaren, norabidearen eta elkarbizitzaren garapenik onenari laguntza emateko asmoz parte hartzea eta aktiboki laguntzea.

1.2.6 Ikasle guztiek eta bakoitzak klasera joateko duen banakako eskubidea errespetatzea.

1.2.7 Klasera joatea, eskola-egutegian erabakitako ekintzetan parte hartzea eta jarritako ordutegiak errespetatzea.

1.2.8 Ikasgelan irakaslearen azalpenei jaramon egitea eta proposatzen dituen ikasketa lanak egitea.

1.2.9 Ikaskideen lanerako beren iharduna errespetatzea.



>> igo



2. PUNTUALITATEA


2.1 Irakasleak goizean 8'15etarako klasea eman behar duen gelako atea zabaldurik izan behar du.

2.2 Klaseak bere orduan hasiko dira.

2.3 Ikasleek hurrengo klaseko irakaslea edo zaintzakoa etorri arte gelan itxarongo dute.

2.4 Klase batera huts egingo duela aurretik dakien irakasleak, Ikasketa Buruari jakinaraziko dio eta lanak prestatuta utziko ditu.



>> igo



3. IKASTETXEKO INSTALAZIOEN BARNE ORDENA


3.1 Ikasleek ezingo dute egon ez pasiloetan ez eskaileretan, jendearen pasoa oztopa ez dadin.

3.2 Gela aldaketa dagoen guztietan eta atsedenaldiaren aurreko orduan, irakasleak argiak itzali eta atea itxita utzi eta pasiloetan ikaslerik ez dadila geratu ziurtatuko du.



>> igo



4. IKASTETXEKO INSTALAZIOEN ZAINTZA


4.1 Ikastetxeko instalazio, material eta beste edozein gauza norberarenak balira bezala zainduko dira.

4.2 Jokaera kaxkarra dela medio gertatzen diren apurketak dagokion ikasleari kobratuko zaio. Egin duena azaltzen ez bada taldea jabetuko da kostuaren ordainketaz.

4.3 Apurketaren bat balego, ahalik eta arinen Mantenimenduko arduradunei abisatu behar zaie.

4.4 Edonor jolasean edo paper botatzen edo edozein jokabide kaxkarretan ikusiz gero, zer egiten ari den arreta hartuko zaio. Jokabide berean jarraitzen badu edo larria izanez gero neurriak hartuko dira.

4.5 Edozein irakaslek edo bedelek neurriak hartzeko ahalmena izango du.



>> igo



5. ZAINTZAK


Zaintzan ari den irakasle baten betebehar oinarrizkoenak hauek dira:

 

5.1 Liburutegian egotea.

5.2 Irakasleren bat etorri ez delako edo beste edozein arrazoirengatik beren klaseetan ez dauden ikasleez arduratzea.

5.3 Pasilo, eskailera edo klasez kanpo beste edozein lekutan dauden ikasleen jarreraz arduratzea. Honek ez du esan nahi gainontzeko irakasleek ardura honetaz ez dutenik jabetu behar.

5.4 Zaintza orduan sortzen den edozein gorabeherari momentuan aurre egitea, ahalik eta arinen Ikasketa Buruari parte emanez. Adibidez, Institutuko edonork mediku laguntza behar izanez gero, beharrezko gestioak bideratzea.

5.5 Zaintzan geratzen denaren berri zaintza liburuan idatzia uztea. Adibidez: Irakasleren baten ez etortzea edo berandu etortzea.

5.6 Hau dena ondo egiteko, zaintzako irakasle guztiek (ordu bakoitzaren hasieran) irakasle gelan elkartu eta banatuko dute dagoen lana. Irakasle gelan eta liburutegian irakasle bana egongo dira.

5.7 Zaintza orduan gelaz gela joan beharko dira zaintzako irakasleak ateak eta leihoak ixteko, eta argiak amatatzeko.



>> igo



6. IKASLEEN HUTSEGITEAK


6.1 Irakaslearen betebeharreko bat klase bakoitzean eta ordu bakoitzean zerrenda pasatzea da.

6.2 Era berean, irakaslearen ardura da hutsegiteak programa informatikoan sartzea.

6.3 Hutsegite justifikatuak: hutsegite justifikatuak izango dira osasunarekin, lanarekin, administrazioarekiko izapideekin edo bestelako arrazoi saihestezinekin erlazionatutakoak. Horrelakoetan, ikasleak ziurtagiri ofiziala erakutsi beharko die irakasleei ikastetxera bueltatzen den lehen egunean, eta ondoren tutoreari emango. Ziurtagiri ofizialik gabeko hutsegiteak justifikatzeko, ikaslearen aitak, amak edo legezko tutoreak ikastetxeak helarazitako justifikante eredua bete beharko du. Ikasleak justifikante hori irakasleei erakutsiko die ikastetxera bueltatzen den lehen egunean, eta ondoren tutoreari emango. Ikasleak berak justifikatu ahal izango ditu beraren hutsegiteak emantzipatua bada, hots, gurasoekin bizi ez bada. Emantzipaturik dagoela ziurtatzeko, gurasoekin bizi ez dela frogatzen duen agiria aurkeztu beharko du, edota gurasoek espreski adierazi beharko diote tutoreari. Hutsegitearen arrazoiaren arabera izango da justifikatua edo ez.

6.4 Justifikatu gabeko hutsegiteak: ebalualdian justifikatu gabeko hutsegiteak orduen &percent;15 baino gehiago badira, irakasgai/modulu horretako irakasleak ez du ikaslea ebaluatuko (ebaluazio jarraituaren eskubidea galtzen da, ez azken azterketena, hau da, deialdi arrunt edota apartekoena). Ikasleek irakasgai/modulu hori errekuperatzeko eskubidea izango dute baldin eta hurrengo ebaluazioan jarrera egokia izaten badute.



>> igo



7. ARAU-HAUSTEAK


7.1 ARAU-HAUSTE ARINAK


7.1.1 Hauek dira arau-hauste arinak: Justifikatu gabeko puntualtasun-faltak, materialik ez ekartzea, klasera ez joatea justifikaziorik gabe, institutuan erretzea, diziplina ezako ekintza arinak,ikastetxeko lokaletan, materialean edo agirietan bidegabeko erabileragatik kalte arinak eragitea, Eskolako Elkarteko kideen aurkako irain edo eraso fisiko ez larriak, ikastetxeko jardunen garapena arinki aldatzen duen bakarkako edo taldekako edozein ekintza.

7.1.2 Arau-hauste arinak kontuan izango dira ikaslearen jarrerako kalifikazioan.

7.1.3 Tutoreak arau-hauste arinen erregistroa izango du.

7.1.4 Kontsumitutako sustantzien eraginez ikaslearen gorputz edo buru-ahalmenak urrituta baldin badaude, irakasleak klasean sartzea eragotz diezaioke.

7.1.5 Pedagogi taldea edonoiz elkartu ahal izango da, tutoreak nahiz edozein irakaslek deitua.

 

7.2 ARAU-HAUSTE LARRIAK


7.2.1 Hauek dira arau-hauste larriak: arau-hauste arinen pilaketa, diziplina ezako ekintza larriak, eskola-elkarteko kideen aurkako irain, laido edo eraso fisiko larriak, irakaskuntza bizitzako ekintzetan nortasun suplantazioa eta agiriak faltsifikatzea edo harrapatzea, ikastetxeko ekintzen arauzko garapena larriki aldatzen duten bakarkako edo taldekako jardun justifikaziorik gabekoak, ikastetxeko lokaletan, materialean edo agirietan bidegabeko erabileragatik kalte larriak eragitea.

7.2.2 Tutorearen eta pedagogi taldearen ardura da arau-hauste larriak detektatzea, aztertzea, dagozkien zigorrak jartzea eta zuzendaritzari horien berri ematea. Arau-hauste larriren bat gertatzen denean, pedagogi taldea elkartu beharko da, taldeko edozein partaidek deitua.

 

7.3 ARAU-HAUSTE OSO LARRIAK


7.3.1 Arau-hauste oso larria, Eskola Kontseiluak hala deritzona izango da.

7.3.2 Eskola Kontseiluak erabakiko du zer egin arau-hauste oso larria egin duen ikaslearekin. Gurasoei, erabakitakoaren berri emateaz gain, bilera batera etortzeko adieraziko zaie. Bilera horretan tutorea eta ikasketaburua egongo dira.

7.3.3 Ikasleak, jarrera ezkorrean jarraitzen badu, eta Eskola Kontseiluak hala erabakiz gero, ikastetxera etortzeko eskubidea galduko du, gehienez ikasturtea amaitu arte. Hala ere, ikasturtearen ebaluazio globala bermaturik izango du ikasleak.

 

>> igo