ISO 9001
Aspalditik, industria mundutik etorritako arau bat dugu ikastetxean (ISO 9001), berez akatsak saihesteko pentsatua (teknikoki: kalitatea ziurtatzeko).
Arau horrek, ikastetxean zeintzuk diren prozesu garrantzitsuenak erabakitzea eskatzen digu eta berauek kontrolpean eramateko betekizunak ere ematen dizkigu.
Bestalde, azkenaldian oso ohikoa da ikastetxeetako, zein edozein enpresetako kudeaketa bere prozesu nagusien bidez eramatea, prozesu horietariko bakoitza lan-talde batek eramanez (Prozesu bidezko Kudeaketa Sistema PKS, gazteleraz: S.G.P. : Sistema De Gestión por Procesos).
Lan-talde hauek kudeatzen dute dagokien prozesua (planifikatuz, betez eta ebaluatuz), gertatzen diren akatsak zuzenduz eta etengabeko hobekuntza aplikatuz.