Sarrera Eskakizunak

Nahi duzun ikasketaren arabera, sartzeko betekizunak hauxe dira:

ERDI MAILAKO ZIKLOAK:
SARBIDE ZUZENA
  • Bigarren Hezkuntzako Graduatu-Titulua.
  • Teknikari Laguntzaileen Titulua.
  • Teknikari-Titulua.
  • Batxilergoko bigarren ikasturtea gainditurik izatea.
  • Arte aplikatuen eta Lanbide Artistikoen 1963ko planeko hirugarren ikasturtea, edo esperimentaleko bigarreneko komunak gainditurik izatea.
  • Irakaskuntza Ertainen Erreformako lehen ziklo esperimentaleko bigarren ikasturtea gainditurik izatea
  • Ondorio akademikoetarako, goikoen parekoa diren beste ikasketa batzuk gainditurik izatea.

PROBA BIDEZKO SARBIDEA

  • Bide horretatik zikloetan sartzeko, 17 urte izan behar dira gutxienez, probaren urtean beteak.

OHARRA: 25 urtetik gorakoentzako Unibertsitatera sartzeko proba gainditurik duten ikasleek, ez dute probarik egin behar.


GOI MAILAKO ZIKLOAK:

SARBIDE ZUZENA

  • Batxilergoko Titulua.
  • Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitateren bigarren ikasturtea gainditurik izatea.
  • Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea edo Unibertsitate Aurreko Ikasturtea gainditurik izatea.
  • Goi-Teknikariaren Titulua, Teknikari Espezialistaren Titulua edo Akademikoki parekoaren beste tituluren bat izatea.
  • Unibertsitate-Titulua edo pareko bat izatea.

PROBA BIDEZKO SARBIDEA

  • Bide horretatik zikloetan sartzeko, 19 urte izan behar dira gutxienez, probaren urtean beteak; edo 18 urte, lortu nahi den tituluarekin loturiko teknikari-titulua izatea egiaztatuz gero.

OHARRA: 25 urtetik gorakoentzako Unibertsitatera sartzeko proba gainditurik duten ikasleek, ez dute probarik egin behar.