ETENGABEKO IKASKUNTZAKO ZERBITZUA
Zertan datza?
Doako zerbitzua da. Edonor hurbil daiteke edozein prestakuntza-eskaintzaren inguruko informazio eta aholku bila.
Zer eskaintzen dugu?
Arreta pertsonalizatua.
Informazioa eta holkularitza dohainik, edonolako prestakuntza-jarduerari buruz: titulu ofiziala eskuratzea (DBH, Lanbide Heziketa, unibertsitate-ikasketak, Masterrak eta Graduondokoak), lanerako edo etengabeko prestakuntza, eta horrez gain, zure intereseko izan litekeen edozein ikastaro, hitzaldi, tailer, mintegi... ere.
Norentzat da zerbitzua?
Herritar guztientzat! Jarduneko profesionalak, langabetuak, ikasleak, pentsiodunak eta abar.
Non aurki gaitzakezu?
Izena: IREÑE BARRENA
Helbidea: Olaburu 19, Iurreta
Telefonoa: 94 466 88 00 (Luzapena 520)
Posta elektronikoa: bitartekaritza-mediacion@iurretalhi.eus
Arreta ordutegia: Deitu hitzordua hartzeko
Web: http://ikaslanbizkaia.eus
Facebook: https://goo.gl/XPcENX
Twitter: @Ikas_Durangalde