ERASMUS+ GRIT
GRIT proiektua (Hazkunde Prozesua "Atazetan Oinarritutako Ikaskuntza" triangeluan)
GRIT Europar hezkuntzako erakundeen arteko lankidetza estrategikoaren proiektoa da. Horrelako proeiktuak Erasmus+ barruan kokatzen dira.
Erakundeen arteko proiektu honen parte-hartzaileak hauexek dira:
* Haaga-Helia University UAS - Helsinki - Finlandia (Koordinatzailea)
* UAS University of Gent - Gent - Belgika (Bazkidea)
* Lanbide Heziketa Institutua -Omnia - Helsinki - Finlandia (Bazkidea)
* Lanbide Heziketa Institutua - Kutsehariduskeskus Tartu - Tartu - Estonia (Bazkidea)
* Ikaslan (Bazkidea) - (Iurreta LHII Ikaslanekin batera elkarlanean aritzen da)
Proiektuaren helburua zera da: modu berritzaileak garatzea, probatzea eta esperimentatzea; hezkuntza sistema, lan-bizitza eta ikasleen arteko loturak sendotzeko. Hau dena, ikasleen praktikaldia egiten den bitartean.
Proiektuak "Atazetan Oinarritutako Ikaskuntzan" komunikazioa, interakzioa eta parte-hartzea hobetzeko modu eta tresna berriak sortzen ditu. Aldi berean, etengabeko ikaskuntzaren gaitasunak eta proiektuarekin zerikusia duten alderdien jarrerak hobetzen ditu.
"Diseinu Zerbitzu" metodologia eta tresna digital libreak erabiliko dira ikasleak, eskolako praktiketako tutoreak eta enpresen begiraleen arteko ulermena eta elkarrekintza-prosezuak garatzeko.
Hazkundean neurtu ahal diren helburuak:
* Konpetentzia.
* Proaktibitatea.
* Ikaskuntza.
* Laneko etika (balioak, motibazioa, etika, mentalitatea,...).
* Enpleagarritasuna.
* Irudia (ikaskuntzaren marka)