EJE Proiektua
Aurkezpena
EJE proiektua ikasleen kooperatibak sortzeko asmoarekin sortu zen Asturiasen (Valnalon da erakunde antolatzailea). Herrialde mailan hedatu da eta Euskadin, 50 kooperatiba baino gehiago sortu dira (Iurretakoa barne). AKME (Administrazioa, Kudeaketa eta MErkaturatzea enpresa txikietan) ikasgaiaren barne kokatzen da eta askoz praktiagoa da zeren antolatu dugun kooperatiba erregistratuta dago eta harreman estuak dauzka beste kooperatiba bazkide batzuekin .
Zer da EJE: "Enpresa Gazte Hezitzailea"?
EJE esperietnzia praktikoan eta kanpoko agenteekin elkarrekintzan oinarritzen den tresna pedagogikoa da.
Nola funtzionatzen du?
Ikasleek EJE metodologia bera jarraitzen duen beste enpresa baten bazkide izango daen enpresa sortuko dute. Bi enpresa horien artean merkatal harremana hasiko da, produktuen katalogoak elkarri hartu eta ematean, eskaerak negoziatzean, produktuak inportatu eta esportatzean eta, azkenik, tokiko merkatuetan produktua merkaturatzean datzana.
EJE-ren helburuak
* Ekiteko gaitasunaren garapena indartzea.
* Ikasleei bertako erakundeak, instituzioak eta enpresak ezagutzeko eta haiekin harremanetan jartzeko.
* Enpresa munduaren inguruan dituzten ideia okerrak zuzentzeko.
Loturak