EFQM (European Foundation for Quality Management)

1989an Europako 14 enpresek enpresak kalitatez globalki kudeatzeko sortutako eredua.

Mamia: enpresa batek bere bezeroen beharrizan eta esperantzak, bere enplegatuenak, bere akziodunenak eta gizarte osoarenak enpresak berak dituen baliabideekin asebetetzeko darabilen gestio-sistematika da.


  • - Produktuak edo zerbitzuak jasotzen dituztenei, betekizunen arabera eskainiz. Kalitatea bezero/erabiltzaile/kontsumitzaileak definitu eta balioesten du.
  • - Enpresan lan egiten dutenei, Etengabeko Hobekuntzan parte hartu eta laguntzeko aukera eskainiz, sormena ekarpen. Kalitatea pertsonek egiten dute.
  • - Akziodunei, espero duten errentagarritasuna emanez. Kalitatea haien inbertsioei esker gertatzen da.
  • - Gizarteari oro har, ingurumena errespetatuz eta garapenean lagunduz. Kalitateak bizi-maila hobetzen du.